AURKEZPENA VIDEO
FANTBERRI 2008
Ceremonia de Clausura

"Zine Fantastikoaz" hitz egitea, errepikatzea da maila batean, fantasia, zinematografia industriaren alde garrantzitsuari dagokiona baita. Adierazpena aberastu egin da, ez genero bat izendatzeko soilik –western, melodrama edo musikalaren antzera-, antzinako mitoak edo literaturako klasikoak zinera egokitzeaz gain, zine gidoigile eta zuzendarien zenbait aurkikuntza zoriontsuen film kategoria bat zinera eramateagatik ere: banpiroak eta zonbiak, Frankenstein eta Jekyll doktorea, Emakume Pantera, Luke Skywalker eta estralurtar izakiak, hain zuzen ere.

Beldurra da aldaerarik herrikoienetakoa, baina, ez bakarra. Munstroak eta freak-ak fantastikoaren ezaugarrienetako batzuk diren arren, haien itxura beldurgarriaren atzean, pertsonaia heroi tragikoak eta erabat erromantikoak dira sarritan. Eta maisu-lan zerrenda hain luzea izanik, oso zaila da zine zaleen artean Fantastikoaren klasikoren bat atsegin ez duenik aurkitzea.

Guzti honetako apur bat izango dugu. Sail ofizialean zuzendari gazteen lanekin batera, bizidun hildakoen azpigenero zaleentzako mito biziduna den George A. Romeroren azken filma ikusteko aukera izango dugu. Ezin dugu ahaztu zine zaleen giroetan ospe handia lortu duen filmea Park Chan-wook, korear zuzendari polemikoa gure artean izango dugula, edota Danimarka, Frantzia edo Espainiako beste hainbat zuzendariren lanak ikusteko aukera eskaintzen zaigula.

Benetako edozein zinemaldik bezala, lehiatuko diren filmen programazioaz gain, zalantzarik gabe, ikusle zaletu guztien arreta erakarriko duten hainbat ekintza bilduko ditu gure FANT-ek. Besteak beste, Fantrobia Saria, zinean etorkizun oparoa daukan zuzendari gazteari jada ematen genion sariaren izen berria; oraingo honetan Val Lewton ekoizle ospetsuaren omenez eskainitako atzera begirakoak eta itxura batean fantastikotik hain urruti egon diren Carl Theodor Dreyer eta Ingmar Bergman bezalako zuzendari klasikoen genero lanen erakusketa harrigarria izango ditugu. Artisten agerpena eta zine Fantastikoari buruzko hitzaldi eta solasaldiak, laborategiak, nontzeberri.com kultur atariko laburmetraien lehiaketa interneten, musika eta zineari aipamen egingo dion gastronomiak osatuko dute izugarrizko gertakari hau bederatzi egunetan zehar zazpigarren artearen zaleentzako.

Azken batean, FANT 14.aren ospakizuna, genero Fantastikoaren azken berriak, klasikoen berrikusketak, zinegile ospetsuen omenaldiak, eta nola ez, zuzenean izango ditugun zinegileen bitartez magia berreskuratzeko aukera hobezina dugu. Guzti hau, Bilbon izugarrizko giroa sortzen lagunduko duten ekintza paraleloak ahaztu gabe.