![]() |
||||||||||||||||
|
| Sariak. |
| Epaimahaiak. | ||||
![]() |
![]() |
![]() |
||
Pablo Berger PABLO BERGER-ek kultuko MAMA laburmetraiarekin eman zion hasiera zuzendaritza lanari. Jasotako hainbat sariri esker, besteak beste, Filmik Onenarena Alcalá de Henares-eko Zinemaldian,Bizkaiko Foru Aldundiaren beka bat jaso zuen New York Universityn Zuzendaritza Master bat ikasteko. Zine eskola ospetsu honetan, Emmy sarietarako proposatua izan zen TRUTH AND BEAUTY filma zuzendu zuen. TORREMOLINOS 73,opera prima,2003-04ko ezusteko film espainiarra izan zen. 500.000 gora ikusle izen zituen film hau Goya Sarietan lau sari-proposamen izan zituen (Jatorrizko gidoi onena, zuzendari berri onena, aktore protagonista onena, bigarren mailako aktore onena). 2008aren hasieran arrakasta handiarekin estreinatu zen Txinan ekoitzitako TORREMOLINOS 73 filmaren remake bat.
|
Leire Berrocal Leioako Unibertsitatean egindako Kazetaritza, Getxoko Antzerki Eskola Ofizialeko Arte Dramatiko ikasketak eta dantza garaikide eta interpretazio ikastaroak eginda zituela eman zion hasiera bere karrerari ETB-ko Javier Ibarretxeren Las memorias de Karbo Vantas saioan. Zinean, Vincent Perez edota Frances McDormand aktoreen ondoan izan zuen bere debuta Pasiones rotas luzemetraian. 1995ean arrakasta handia izan zuen Juan Vicente Córdobaren Entre vías laburmetraia eta Mariano Barrosoren Éxtasis luzemetraiarekin. El Mundo-ren Euskal Zinearen Sarien V. ekitaldian Aktore Onenaren saria jaso zuen Javier Rebolloren Calor y…celos komedian freskotasun eta naturaltasunez beteriko lanarengatik. Arrakasta handia lortu zuen Más que amigos telesailan jokatutako protagonista lanarekin. Hona hemen, besteak beste, bere zine jarduerako lan aipagarriak; Cuestión de suerte, Cien maneras de hacer el pollo al chilindrón laburmetraia, Sex eta Agua con sal. |
Haritz Zubillaga
“Las horas muertas”, bere azken lanak, hogeita hamarren bat sari jaso izan ditu nazio eta nazioarte mailako zinemaldietan eta “Mélliè de Oro” sarietarako proposatua izan da urteko Zine Fantastikoaren Europar Laburmetraia Onenaren atalean. Egun,bere lehengo luzemetraia prestatzen ari da, zeinekin, genero fantastikoarekiko erabateko debozioa erakutsi eta lehenengo fotogramatik azkenekora film zirraragarria egiteko asmoa duen.
|