Aurkezpena.
   
  Extra:
Generoa maite dutenenentzat KaleFANT   Bosco El Tosco y su puta banda



Bilboko Zine Fantastikoko Jaialdia
(FANT) hamabosgarren ekitaldira iritsi da aurten eta, zalantzarik gabe, zinema genero hau maite dutenentzat erakargarria izango den programarekin dator, “fantastique”-ak azken urtean emandako interesgarrienetik aukeraketa on bat hurbilduko diegulako. Zinema-ekoizpenaren alderik interesgarriena ez da beti pantaila komertzialetara heltzen eta horixe da erakargarria. Hori horrela, jaialdiko sekzio ofiziala Bilbon estreinatuko diren filmek osatuko dute Estatu Batuetako, Mexikoko eta Koreako zuzendarien eta europar zuzendari-sorta aukeratuaren eskutik. Horietako batzuk aspalditxo ezagutzen dute gure zinemaldia eta berriro ere gurekin izatearen ohorea dugu. Argi uzten du horrek gure jaialdia nolabaiteko ospe ona izaten hasia dela gure mugetatik kanpo ere.



Beraz, orotara zortzi film izango dira aurten filmarik onenarentzako sarirako lehian eta zinema munduan jada izen bat duten hiru bilbotar ospetsuk osatuko dute epaimahaia: Haritz Zubillagak, Leire Berrocalek eta Pablo Berger-ek. Baina FANT-en pizgarriak sekzio ofiazialetik kanpo ere badaude. Zazpigarren artean interesa duenarentzat, zinemaldiaren generoa gora-behera, baditugu oso interes handiko beste sail batzuk ere. Dokumentalei eskainitako atalaz edo fantasia- eta terrore-mundu honetan sartu-irtenak egin zituzten aspaldiko zuzendari ospetsuei eskainitako atalaz ari naiz.

Bestalde, FANT-ek bigarren egoitza inauguratuko du San Frantziskoko Udaltegian “Bilbao Grindhouse” izeneko atalaz, igande arratsaldeak pasatzen genituen auzoko areto haien omenez (Vizcaya aretoa, artean).

Zinema-eskaintza hutsaren osagarri izango dira umeentzako goizetako FANTESKOLA, FANT LABURREAN (laburmetraiarik onenarentzako publikoaren saria estreinatuz) eta Nontzeberri kultura-atariak antolatutako internet bidezko laburmetraia- eta animazio-lehiaketa.

Horrekin guztiarekin batera jarduera sorta paraleloa izango dugu (musika zuzenean, zinema-jendearekiko topaketak bai eta zazpigarren artetik edaten duen gastronomia ere. Zinema fantastikoa ardatz duten jarduerak proposatzen dira, azken batean, baina proiekzioetatik harago ere iritsiz eta generoaren inguruan jolas-giro moduko bat sorraraziz. Ze, arrazoi arraroren bat tarteko, banpiroen, mutanteen edo kanpoko espazioko izakitxoekin gozatzen direnak proiekzioa amaitutakoan aretotik kanpo ere festa jarraitu zale izan ohi dira.

 

Bailén, 1
Maiatza 3, igandea
13.00h.


SARRERA DOAN

Antzezlan txikia Gaitzerdi taldearen eskutik eta kalejira musikala Bailenetik Areatzaraino.

 

Azkena Aretoan
Maiatza 5, asteartea
22.00h.

SARRERA DOAN

Chrome Hoof



Kafe Antzokia
Maiatza 7, osteguna
21.30h.


ANTICIPADA: 6€ TAQUILLA: 9€

Sobremesa de cine

Ambigú Jatetxea

Pablo Berger
Asteartea, 5
17h.

Paco Plaza
Ostirala 8
17h
.
SARRERA DOAN

Masterclass

San Frantzisko Udaltegia

Pablo Berger
Asteartea 5.
11h.

Paco Plaza
Ostirala 8.
11h
.
SARRERA DOAN

Menu FantFood!

Ambigú Jatetxea
Menus fantastikoak.

ASTE OSOAN

 

 

Arauak