Fantrobia saria.

Apuesta anual del festival por un talento joven cuya filmografía, anuncia ya una carrera fantástica..
  d la
   

 

Paco Plaza

 

Valentzian jaio zen 1973an. Informazio Zientzietan Lizentziatua da Valentziako Unibertsitatean eta Zinematografia Zuzendaritzan diplomatua Madril Erkidegoko Zine Eskolan. 1995ean Tropismos, bere lehendabiziko laburmetraia egin zuen, eta ondoren, Tarzán en el Café Lisboa (1997) etorri zen. Abuelitos (1999), bere hirugarren laburmetraiak Donostiako Zine Fantastiko Zinemaldiko Proyecto Corto Canal Plus, Bruselaseko Zine Fantastiko Zinemaldiko Canal Plus eta Albaceteko Zuzendari Gazteen Zinemaldiko Lehenengo Saria jaso zituen. Formato honetan egindako bere hurrengo Puzzles (2001) lanak, Versión Española-ren Laburmetraia Esperimental Onenaren INJUVE Saria lortu zuen. Fernando Marías, bilbotar idazleak FANT 2003an gidoiegile kide gisa aurkeztu zuen zuzendari honen lehendabiziko El segundo nombre luzemetraiak , europar Film Fantastiko Onenaren Zilarrezko Meliés Saria jaso zuen 2002an Sitges-en. 2004an, Julián Sands eta Elsa Pataky protagonista zituen eta FANT 2004 inauguratu zuen Romasanta zuzendu zuen. Películas para no dormir telebistako antologiarako egin zuen Cuento de navidad bikainak Donostiako Beldurrezko Asteari eman zion hasiera, Ivana Baquero neskatoa ezagutaraztera eman zuelarik.

Jaume Balaguerórekin batera zuzendu zuen Rec dugu, historian zehar espainiar film batek nazioarte mailan izan duen arrakastarik handiena, honako saria hauek jaso zituelarik:Sitges ( Zilarrezko Meliés, Zuzendari Onena, Emakumezko Aktore Onena, Ikusleen Saria, Kritikaren Saria), Gérardmer (Epaimahaiaren Sari Berezia, Ikusleen Saria, Gazteriaren Sari Nagusia) eta Fantasporto, non, Film Onenaren Saria eta proiekzioaren ostean sei minutuko txaloak jaso zituen.

Udazkenean izango den Rec 2-ren estreinaldiaren zain gauden bitartean, FANT-eko ikusleek Maldito viernes filmarekin gozatzeko aukera izango dute, Teaserland ekimenerako egin berri duen emakumezko banpirodun trailer faltsu bikaina.

Cuento de Navidad

Paco Plaza
2005. España, 71m, kolore

Gidoia:Luiso Berdejo
Ekoizketa: Julio Fernández
Argazkia: Javier G. Salmones
Musika: Mikel Salas
Muntaketa: David Gallart
Interpretes: Maru Valdivielso, Christian Casas, Roger Babia, Pau Poch, Ivana Baquero

Harremana: Manga Films

Pelikula Zuzendaria

1985eko gabonak. Ume talde batek basoko zulo batean emakume bat aurkitu du Santa Klaus mozorrotuta. Ume horiek ez dakite, baina, emakumea lapurreta bat egin eta gero ihesean dabilen atrakatzailea dela. Fantrobia 2009 sariko lanik orijinalenetakoa da hau: laurogeiko hamarraldiko herri-kulturari omenaldi ugari egiten dizkion ipuin krudela. “Kameo” dibertigarri eta ezustekoak, El segundo nombre-ko egilearen umore beltza eta eszenaratze bikaina. Ivana Baquero errebelazioa, gerora El laberinto fauno-ko protagonista izango zena, Gabonetako Ipuina-ko gidoilari Luis Berdejok zuzendu berri duena The New Daughter ekoizpen-etxe estatubatuarrean.

Fernando Marías, bilbotar idazleak FANT 2003an gidoiegile kide gisa aurkeztu zuen zuzendari honen lehendabiziko El segundo nombre luzemetraiak, europar Film Fantastiko Onenaren Zilarrezko Meliés Saria jaso zuen 2002an Sitges-en. 2004an, Julián Sands eta Elsa Pataky protagonista zituen eta FANT 2004 inauguratu zuen Romasanta zuzendu zuen. Películas para no dormir telebistako antologiarako egin zuen Cuento de navidad bikainak Donostiako Beldurrezko Asteari eman zion hasiera, Ivana Baquero neskatoa ezagutaraztera eman zuelarik. Jaume Balaguerórekin batera zuzendu zuen Rec dugu, historian zehar espainiar film batek nazioarte mailan izan duen arrakastarik handiena, honako saria hauek jaso zituelarik.

 

 

 

Arauak