Bilbao GRINDHOUSE.
 
 

Duela pare bat urte, Quentin Tarantino eta Robert Rodríguez iparramerikar zuzendariek grindhouse hitza egin zuten ezagun munduko zaleen artean, hain zuzen ere, VHS aurretiko garaian, B, C edo Z generoko filmak ematen zituzten hiri handietako izen txarreko zine aretoak izendatzeko erabiltzen zen hitza. Ez da geure burua nabarmentzeagatik, baina geuk ere izan genuen geure Times Square, geure Market Street, geure Hollywood Boulevard. Baina, guk auzoko zinearetoa deitzen genion.

.Ikus-entzunezko aisialdia zinearetoetara mugatzen zen garaietan, hainbat bilbotar ikusleen belaunaldik eman zituzten amaigabeko dibertsio orduak Abando, Artagan, Banderas, Colón, Deusto Zinema, Filarmónica, Gayarre, Ideal, Matico, Ocharcoaga, Olimpia, Recalde edo Santuchu bezalako zinemetako pantailen aurrean.

Manga Films-i esker, film bikain, zentzugabe edo ezohikoen proiekzioak etengabeko saio eta programazio bikoitzean, zinea ikusteko galdu den era bati egiten dio omenaldia FANT-ek ekitaldi honetan. Goza itzazue home zinemako erosotasunetik urrun.

 
     

 
  Bubba Ho-Tep       Cronos  
             
 
             
  Don Coscarelli

2002. EEUU, 92 m, kolore
      Guillermo del Toro

1993, México, 94m, kolore
 
 

Texas-eko zaharretxe batean, Elvis Presley eta Kennedy presidentea dela uste duen beltz agure bat, aintzinako Egiptoko izaki kaltegarri baten aruka borrokatzen dira. Hirietako erduguneetatik zinemak desagertu direnetik, estudio handien laguntzarik ez daukan egungo B generoak, dvd-an aurkitu du zabaltzeko aukera. Estatu Batuetan gero eta indar handiagoa daukan kultuko film honek, urte batzuk lehenago, Austineko auto-zinema batean edo Salón Vizcayan izango zuen tokia. Dena dela, FANT-en ikusteko aukera daukazu orain.

     

Betirako bizitza ematen duen Erdi Aroko asmakizun bitxi bat aurkituko du txiripaz antikuario batek. Guillermo del Tororen lehenengo luzemetraia gogangarria eta nazioarte mailan ezagun egingo zuen bitxi beltza.

 
         
     
             
 
  El día de los muertos       La noche de los muertos vivientes  
             
 
             
  George A. Romero

1985, EEUU, 102 m, kolore
      George A. Romero

1968, EEUU, 96m, bn.
 
 

Zonbiak nagusi diren munduan, militar eta zientzialari talde txiki bat bunker batean ezkutatuko da, bizirik dabiltzan hildakoei aurre egiteko asmoz. Zombie izugarriarenn ostean, Romerok (ez naiz zonbietaz sekula nekatzen, bai ordea ekoizleetaz, esan zuen behin) gore eta gizartearekiko kritika nahasten dituelarik, aurrera jarraitzen du bere sagarekin.Berriz ikusteko filma.

     

Zenbait pertsonaiek zombie talde baten erasoari egin beharko die aurre. Beldurrezko zine modernoaren ama: harritu eta izutzen jarraitzen duen amesgaizto izugarria.

 
         
     
             
 
  La tierra olvidada por el tiempo       Phenomena  
             
 
             
  Kevin Connor

1975, GB, 90m, kolore.
      Dario Argento

1985, Italia, 115m, kolore

 
 

1975 eta 1997 bitartean, John Dark ekoizleak, Kevin Connor zuzendariak eta telebistako Doug McClure aaktoreak, Edgar Rice Burroughs-en testuetan oinarrituriko aventura fantastikoei buruzko hiru film egin zituzten. Lehenengo film xarmangarri honetan, Lehenengo Mundu Gudan, dinosauro eta historiaurreko gizakiak bizi diren irla batera iritsiko da ingeles itsaspeko bat. Viaje al mundo perdido (1977) azken filma izan zen 1981eko uztailaren 31n, Salón Vizcayako emanaldiei emaiera eman ziena.

     

Suitzako barnetegi batean hilketa arraroak gertatzen dira. Telekinesia ahalmenak dituen neska ikasle gazte bat saiatuko da misterioa argitzen. Érase una vez en América filmaren ostean, Jennifer Connelly ikusiko dugu lehendabiziko protagonista lanean, Dario Argentoren film ero eta bitxienetakoa den klasiko honetan. Gari hartako beldurrezko film gehienak bezala, Bilbon, Ideales mitikoetan estreinatua.

 
         
     
             
 
  Santo y Blue Demon contra Drácula y el Hombre Lobo          
             
   
             
  Miguel M. Delgado

1973, México, 90 m, kolore.
         
 

Santo mexikar borrokalari ausartak 1973an egin zituen zortzi aventura frenetikoetako bat, oraingo honetan, Blue Demon izenez ezagutuago den Alejandro Muñoz, ring-eko aurkari sutsuarekin batera. Guanajuatoko zonbi, emakumezko banpiro, martetar, zorgin eta momiei aurre egin ondoren, pasabide ezkutu, zorgindutako sastakai eta borroka bortitzez osaturiko eldarnio honetan, Santok nahikoa ditu ordu eta erdi kondairazko munstro bi garaitzeko.

     

 

 
         
         

 

 

 

Arauak