![]() |
||||||||||||||||
|
| Teaserland. | ||||
| Gonbidatutako zuzendariak | Finalistak | |||
Trailer Faltsuen Lehenengo Nnazioarteko Jaialdiak existitzen ez den filma baten trailerra grabatzea proposatzen dio egin nahi duen orori. Egin nahi luketen filma gehienez 90 segundotan aurkezteko eta publikoak nola hartzen duen ikusteko modu erraza eta merkea. Proiektu honetarako gure herriko zuzendari prestigiotsuenetako batzuek aurkeztu zuten jada euren pieza lehiaketatik kanpo gonbidatu berezi gisa: Jaume Balaguerok, Paco Plazak, J.A. Bayonak, Isabel Coixetek, Enrique Urbizuk, Jose Corbachok eta Juan Cruz eta Jaime Rosalesek, besteak beste. Batzuentzat haien zinemagintza koska bat harago eramateko aukera bat izan da; beste batzuentzat inoiz egingo ez duten filma planteatzeko jolasa. Eta honetan guztiak datoz bat: aurrekontu baten presiorik gabe lan egiteko eta narrazio-formatu ezberdin baten posibilitateak esploratzeko aukera eman die zinemaldiak. 2008ko irailaren 1etik 2009ko otsailaren 28ra ia 1200 trailer faltsu eragon dira Teaserland-en webgunera eta zinema munduko alde guztietako ordezkariek (kritikariek, historiagileek, jaialdi-zuzendariek eta zinema-zuzendariek) osatutako epaimahaiak Trailer Faltsurik Onenarentzako Canal + Sariaren (laburmetraia bat egiteko 30.000 €-tan balioetsitako baliabide teknikoak) irabazlea aukeratuko du. |
J.A. BAYONA ISABEL COIXET JOSE CORBACHO Y JUAN CRUZ ELENA MANRIQUE PACO PLAZA JAIME ROSALES ÁNGEL SALA KOLDO SERRA ENRIQUE URBIZU |
Pablo Marini y Matías Lojo
|