13, Zine Fantastikoa

poster

Kobazuloaren mitoaz gerozti, kobazuloaren barnean irudien proiekzioaren bitzartez, ezagutzen ez dugun munduaren errepresentazioaren arte magikoa den zinearen aurreirudi bat dago. Horregatik da zinea beti fantastikoa eta bere genero guztien artean, fantastikoa izango da ziurrenik, zineak orokorrean zuzenen betetzen duen funtzioa betetzeaz arduratzen dena. Horregatik hartzen da XX. mendeko jende multzoaren artetzat, eta XXI.ean sarturik gaudelarik, mende honetan ere hala izango dela baiezta dezakegu.

Ilya Ehrenburg-ek , bete betean asmatu zuen bere liburu ezagunetako batean Ametsen fabrika deitu zuenean. Ametsen fabrika izan zen Lumière anaien lehendabiziko proiekzio garai haietatik. Dokumental hutsak ziren filme haiek: tren geltoki bateko trenen iritsiera eta irteerak, errodaia eta jendeaurrean eman bitartean dimentsio berria lortzen zuten eszena arruntak ziren haiek, baina izan ere, magia, azaldutako istorioarekin baino, lotuago zegoen aurkezpenaren ekintzarekin.

Zentzu zehatzean, XX. mende hasieraz geroztik, Georges Méliès aitzindarietakoak bere Viaje a la Luna historiako zientzia-fi kziozo lehendabiziko filma egin zuenetik, generoari zor dio zineak maisulan kopuru handi
bat.

Eleberri gotikoak inspirazio iturri oparoa izan ziren generorako. Horra hor 1910ean, Mary W. Shelleyren eleberri ospetsuaren Frankenstein-en zinerako egindako egokitzapena. Horren ostean etorri ziren beldurrezko beste zenbait eleberriren egokitzapenak, esaterako, Bram Stoker-en Drácula, geroago Murnauren Nosferatu bihurtuko zena. Hamarkadaren amaieran Robert Wiennek El Gabinete del doctor Caligari zuzendu zuen eta Fritz Langek ostera, bere lehen bi maisulanak: Metrópolis eta M, el vampiro de Dusseldorf. Horrela sortu zen zinearen historiako eskola handietakoa izan den alemandar espresionismoa.

Bere 13. ekitaldian, bilbotar ikusleen eta bereziki gazteagoen artean, oso fi nkatuta dagoen errealitatea dugu FANT. Generoko zine lagin bezala sortu zen, ohiko banaketa iturrien bidez gure aretoetara iristen ez ziren hainbat fi lmeren estreinaldiak, eta beldur, misterio, zientzia-fi kzio, e.a. bezalako fi lm fantasatiko klasiko desberdinei buruzko atzerabegirakoak ikusleei eskaintzeko. 13 urte bete ditu FANT-ek, fantastikoa eta beldurrezkoa den zinemaldiarekin bat datorren adina. Garai hartako lagina zinemaldi bihurtu da eta maiatzaren 7 eta 13a bitarteko astean, saio paralelo eta atzerabegirakoez gain, 13 fi lm estreinatuko ditu. Film onenarentzako Epaimahaiaren saria eta Jaume Balageróren Para entrar a vivir fi lmean egindako lanarengatik aktore berriari emandako Zinemaldiaren saria, eta sareko Nontzefi lm eta Nontzefl ash lehiaketak, irudi erreal eta animaziozkoak, hurrenez hurren, izango dira ere. FANT-ek urte askorako bizitza dauka.

Jon Sánchez Ibarluzea.
Kultura eta Euskara Saileko Zinegotzi Ordezkaria

Fantasiasko Mundu Bat

Astero, gure aretoek zortzi estreinaldi edo gehiago eskaintzen dituzte: batez ere, Hollywoodeko filmak eta autore zine bikaina. Hala ere, iristen zaiguna, nazioarteko zinematografia produkzioaren lagun bat besterik ez da. Areto komertzialetan sartzeko oztopo gehiago aurkitzen dituen zine fantastikoa bere zentzurik zabalenean harturik, aurreko ekitaldietan bezala, gure zinemaldiak zine fantastikoaren onena erakustea du helburu. Atal Ofizialak estreinazko hamabi film izango ditu aurten, inoiz baino gehiago. Hauetako bati, 5.000 eurotako saria emango dio epaimahaiak Luzemetraia Onenari. Aurtengo ekitaldian beste sari berri bat izango da: genero honetan bere balioa erakutsi duen talentu gazteari eskainiko zaion Fant Saria. Aurtengo sari hau, Dagon, la secta del mar (2001) filmeko izaki fantastikoarena eta oraingo denboraldi honetan Para entrar a vivir filman protagonista lana egin duen Macarena Gómez aktore bikainarentzat izango da. Eta, beti bezala, aurrera jarraitzen dute Nontze Berri/ Nontze Flash sariek eta oso harrera ona izaten duen laburmetraien saioak ere.

Zinemaldian zehar, Jaume Balagueró (Los sin nombre, Darkness, Frágiles) zuzendari bikainak zine ikasketa bat eskainiko du Zinebiklub saioan. Fant Lab atal berria, ohikotasunetik aldentzen diren lanik sortzaileenetakoak eskaintzen saiatuko da: ekitaldi honetan autorearen animazio lan batekin zabalduko da atal hau (Blood Tea and Red String de Christine Cegavke). Duela bi urte Ramones: End of the Centuryk izan zuen harrera onaren ondoren, Fant & Rock-ek heavy kulturari buruzko heavy Metal: a headbanger´s journey, dokumental interesgarria aurkeztuko du. El veneno del cine, pantailaren atzeko errealitateari eskainitako beste saio batean, Al Lewis, Monster aitona ahaztezina izan zen Al Lewis-en konpromiso politikoaren berri izango dugu (Goodbye, America, Elías Querejetak ekoitzi eta Valladoliden saritua). Fant erreskatean atalak, ikusteko zaila den (El estrangulador de Rillington Place, Richard Fleischer bikainarena) filma, eta kalitate handikoa izan arren, Bilboko aretoetan estreinatu ez den (Brick) filmak berreskuratu ditu. Bestalde, Zine Asia atalak, gure artean oso ezaguna ez den Filipinetako zinea eskainiko digu.

Montería kolonbiar herrian izandako nerabezaroan zehar, Juan Felipe Orozco izeneko gazte batek Sam Raimi, Regreso al futuro eta Peter Jackson aktoreak eman zituen ezagutzera. Helduarora iristean, osagai fantastikoak zituen suspenseko film bat egitea erabaki zuen, baina ez zitzaion oso erraza izan: bere herrialdean zinea egitea oso konplexua da eta apenas dagoen genero honetako tradiziorik. Datorren urtean hogeita hamar urte beteko dituen Juan Felipek, aurrera egin eta bere filma egitea lortu zuen. Roy Lee (The Ring, Infiltrados) produktoreak kontratatu zuen Nikole Kidman protagonista duen ingelesezko bertsio berri bat zuzentzeko. FANT 13 ekitaldia inauguratuko duen Al final del espectro dugu film hau. Ateak zabaltzen ditu zine fantastikoak. Munduko eta irudimenaren ateak. Ausartu zaitez zeu ere ate horiek zeharkatzen.